Itxi

Faktoria

Osteguna, abenduak 9

Gotzone Sagardui, Osasun sailburua, "Faktoria"n

EITB Media

12 urtetik beherako haurren txertaketa abiatzekoa denean, "Faktoria" albistegira etorriko da Gotzone Sagardui osasun sailburua.

  • Gotzone Sagardui

    Gotzone Sagardui

Covida inzidentzia maila berriz ere maila gorenean kokatu da eta txertatutakoen azken datuak eskutan izango ditu Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Balorazioa ere eskatuko diogu "Faktoria" saioan, COVID ziurtagiria ezarri zenetik ia astea pasa baita.

Zalantzarik gabe, pandemiaren azken datuek zer-aztertua utziko dute eta gai horri helduko diogu, besteren artean, osteguneko solaskideekin: Iker Rioja, Eneko Zarraoa eta Amaia Izko izango dira. Eta saioa amaitzeko, 'Katiluaren ipurdia' tartea, Oier Arantzabalekin.

Ostegunean azterketa eguna ere izango da Matthew eta Michael Youlden biki britaniarrentzat. Superpoliglotak dira, bien artean 25 hizkuntza ikasi dituzte. Erronka jarri genien, 10 egunetan euskara ikasi eta zuzeneko elkarrizketa egiteko gauza izango ote ziren galdetu genien eta baietz esan zuten. Etzi beraz, aste eta erdian zer ikasi duten frogatzeko moduan izango gara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia