Faktoria magazina
Musika
Autoekoizpena bizi bizirik Durangoko Azokan
Diskoetxe handietatik haratago, gero eta musika talde geihagok hartzen dute autoekoizpenaren bidea, erabaki horrek askatasun handiago emango dielakoan. Gai honi buruz hitz egiteko Musikazuzenean egitasmoko koordinatzailea den Koldo Otamendi eta Bidehuts Kolektiboko Gaizka Insunza gerturatu zaizkigu.
-
Durangoko Azoka
14:14 min
Musika talde batek disko bat kaleratu behar duenean, gero eta gehiago entzuten dugun aukera da autoekoizpenarena, eta erabaki hori hartzeak zer suposatzen duen kontatu digu Koldo Otamendi Musikazuzenean egitasmoko koordinatzaileak.
Azken urteetan bezala, Musikazuzeneanen standean beste erakuslehioetan lekua ez duten diskoak bildu dituzte. Aurten kaleratutako 35 disko izan dituzte salgai. Bestalde, Audience taldeko eta Bidehuts zigiluko partaiden den Gaizka Insunzak kolektibo horretan nola funtzionatzen duten kontatu digu.