Itxi

Faktoria

Durangoko azoka

Trikitixa elkartea: "Kritiko gara Gerediagarekin. Standa ordaintzeko baldintzak ez dizkigute aldatu"

Andoitz Antzizar elkarteko ordezkariak dio Durangoko azokaren antolaketa "perfektua" izan dela baina "ekonomikoki esfortzurik handiena sortzaileek egin dutela".

  • Durangoko azoka, asteburuan

    Durangoko azoka, asteburuan

    6:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iraila-urrian Durangoko azokarako standa baldintza jakin batzuetan alokatu zutela eta, baldintza horiek erabat aldatu diren arren, Gerediagak kontratuak ez dituela moldatu adierazi du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkari Andoitz Antzizarrek. Salmentak, gutxi gora behera, erdira jaitsi zaizkie eta ez dute uste gastuak berdintzea lortuko dutenik. Antzizarrek zaldu du Durangoko azokaren antolaketa "perfektua" izan dela, giza baliabideen aldetik esfortzu ikaragarria egin dutela bai antolatzaile eta baita parte hartzaileek ere, baina "ekonomikoki esfortzurik handiena sortzaileek egin" dutela.