Faktoria magazina
Esklerosi anizkoitza
Mikel Lizarralde:"Gauza txikietan arreta jarrita eta irribarre asko eginda lortzen da bizitzaz gozatzea"
Mikel Lizarraldek Esklerosi Anizkoitza du eta gaitzaren aurrean duen jarrera baikorrak erreferente bihurtu du askorentzat. Bizitzaren kolpeen aurrean jarrera baikorra duen jendearekin elkarrizketak ari da igotzen youtubeko bere kanalera eta gero dokumentala egingo du.
-
Mikel Lizarralde
16:41 min
Mikel Lizarralde eibartarrak jarrera baikor eta aktiboa hartu du Esklerosi Anizkoitzari aurre egiteko. Etxekoak ditu babes nagusi eta bizitzaren ardatz. "Alabek eta emazteak irribarre zabal batekin gogora nazaten nahiko nuke" esan digu. Eta hain zuzen, irribarrea eta gauza txikietan arreta jartzea dira bizitzaz gozatzeko bere formula. Mendira joaten da ahal duen guztietan, "menditerapiak" asko laguntzen dio. "Hemen eta orain, bizi, gozatu bizitza" hori da bere bizitzako leloa.
Gaitzaren aurrean duen jarrera baikorrak erreferente bihurtu du jende askorentzat eta erreferente izate horren zama partekatu nahian edo, bizitzaren kolpe gogorren aurreran jarrera bakoirra izan duten hainbat pertsonarekin elkarrizketak egin eta youtube-ko bere kanalera igotzen ari da. Ondoren dokumentala ere egingo du.
Elkarrizketa egin die, adibidez, displasia fibrosoa duen Nere Arrietari, auto batek harrapatuta hanka moztu zioten Ibon Oregiri, barrabiletako minbizia eta aitaren suizidioa bizitzea egokitu zaion Markel Irizarri, osasunak susto bat eman eta Himalayan izan den Ainhoa Lendinez kazetariari....
Hau da Mikel Lizarralderen proiektu honetara heltzeko bidea