Itxi

Faktoria

Lanaren kulturaz hausnartzen

"Dimisio Handia", Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorren iraultza?

Apiriletik ekainera 20 milioitik gora pertsonek bere lanpostua utzi dute. Gautik egunera, B planik izan gabe. Batzuk lan baldintza kaskarrez ahituta, beste batzuk pandemiak bizitzaren lehentasunak birplanteatzera bultzatu dituelako. "Dimisio Handia" deitu diotenaz hausnartu dugu "Faktoria"n.

  • Estatu Batuetan hilero milioka pertsonak lana uzten ari dira

    Estatu Batuetan hilero milioka pertsona lana uzten ari dira

    21:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ander Sansinenea LKS kontsultorako pertsonen alorreko zuzendaria eta Amaia Ormaetxea ekonomia kazetaria elkartu digu "Dimisio Handiaz" hitz egiteko.

Sansinenearen hitzetan, zaila da Euskal Herrian horrelakorik geratzea, "Estatu Batuak eta hemengo lan merkatuak oso ezberdinak" direlako. "Dimisio handiaren atzean dauden aldagai guztiak ere ez dira berdinak: kualifikazio baxuko langileen kasuan, dirulaguntzek eta pizgarriek jarraitzen duten bitartean uko egingo diete lehengo lan baldintzei. Horrek soldaten igoera bat ekarriko du, oreka berri bat lortu arte. Aldaketa sakona kualifikazio altua duten langileen artean emango da, enpresek aldatu egin beharko dutelako langileei zer eskaintzen dieten. Malgutasunez lan egin dezaketela ikusi dute eta enpresak egokitu egin beharko dira, bestela langile hauek ihes egingo diete", azaldu du.

Amaia Ormaetxearen ustez, lan merkatua aldatzen ari da Estatu Batuetan eta baita Europan ere, bakoitzak bere berezitasunak baditu ere: "Langileek bizi baldintza hobetzea nahi dute eta horretarako lan baldintzak hobetu behar dira. Jende asko konturatu da ez duela pandemia aurreko inertziara itzuli nahi eta horrek lan antolaketan sakoneko aldaketak ekarriko ditu. Etorkiuznari begira luzatuko da aldaketa, lehentasunak aldatzen ari direlako eta enpresak hasi dira soldataz gain, beste mota bateko lan eskaintzak egiten".

Saioan, Julen Ucin 27 urteko mediku gaztearen lekukotza ere jaso dugu. Medikuntza ikasi eta Donostiako ospitalean bi urteko egonaldia egin eta gero, dena uztea erabaki zuen: "Jokoa gustukoa nuen baina joko arauak ez. Ez zen erabaki erreza izan, baina ez naiz sekula damutu. Konturatu nintzen lanak nire bizitza mugatzen zuela... Ez nuen hartu erabakia beste zerbait neukalako, baizik eta banekielako hortik jarraituta ez nintzela zoriontsua izango".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia