Faktoria magazina
Erditzean eragindako paralisia
PBO edo erditzean eragindako beso paralisiaren egunean, Danel Elezkano pilotariaren eta Izadi Urbanoren kasuak
Guk orain jakin dugu Danel Elezkano pilotariaren eskuineko besoaren jarrera PBOak eragindakoa dela, erditzean izandako beso paralisiak. Haren testigantza jaso dugu eta 14 urteko Izadi Urbanorena ere bai.
-
Izadi Urbano eta Danel Elezkano
15:08 min
PBO, paralisi brakial obstetrikoa du izen ofiziala. Erditzean eragindako mugimendu bortitzen ondorioz beso eta lepo inguruan egindako lesioa da, eta ondorioz, besoaren mugimendua kaltetua geratzen da. Ebakuntza eta errehabilitazio saio ugari behar izaten dute ondorioak hain larriak ez izateko.
Gehiegi ezagutzen ez den arazoa da eta Adayo Pbo elkartetik ikusgarritasuna eman nahi diote. Abenduaren 15a PBO Eguna izendatu dute. Erditzean parte hartzen duten mediku eta osasun langileak formatu daitezela eskatzen dute, horrelako gutxiago gertatzeko.
Danel Elezkano pilotariaren eskuin besoak ere PBOaren kaltea bistakoa du, ezin baitu erabat luzatu. Hala ere, ezkerra gehiago landuz eta eskuinari ere lana eraginez, pilotari profesionala da, horixe zuelako bere ametsa. Arazo bera duten haur eta gaztetxoei aurrera egiteko eta nahi dutena egiteari ez uzteko gomendioa eman die.
Izadi Urbano 14 urteko gazteak bere kasua kontatu digu. Parisen bi ebakuntza egin zizkioten oso txikia zela, igeriketa egiten du eta saiatzen da besoa lantzen, baina zertara ez den iristen eta eragiten dizkion mugak ere azaldu dizkigu. Handitzean fisioterapeuta izan nahi du, besteei laguntzeko.