Itxi

Faktoria magazina

Artisten ileapaintzailea

Joseba Errasti: "Euskaldunok orrazkera ausartak eramaten ditugu"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Madrilgo Corta Cabeza ilepaindegian lan egiten du Joseba Errasti aginagarrak, baina ileapaintzaile ikasketek telebista zein musika munduko izen handiekin lan egitera ere eraman dute.

  • Joseba Errasti

    Joseba Errasti

    14:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oihartzun handiena izan duen bere azken lana Nathy Peluso eta C. Tanganaren "Ateo" bideoklipa izan da; makilatzaile eta ile-apaintzaile lanetan ibili da Joseba Errasti. Gazte-gaztetatik etxetik atera eta Donostian  ikasketak egin ondoren, Bartzelona eta Madrilen ibili da lanean, eta gaur egun, Corta Cabeza ileapaindegi katean lan egiten du sormen sailean. Gainera, telebistako zenbait saiotan lan egiteko aukera izan du, eta musikari askorekin biran ibili da. Irudiari ematen diogun garrantziari erreparatuta, euskaldunok dugun ustearen kontra, orokorrean madrildarrak baino ausartagoak garela aitortu digu.