Itxi

Faktoria

Errematea, kantuan

Ibil Bediren "Orain Bat Gara" kantaren moldaketa berria estreinatu du Ion Celestinok

Iruñerrian musikaren alorrean (besteak beste) urte berezia izan da 2021a, eta hori nolabait ospatzeko, Broken Brothers Brass Bandek Ibil Bediren abesti ezagun horren bertsio bat grabatu du.

  • Ion Celestino

    Ion Celestino

    6:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021a musikaz ixtera etorri da Ion Celestino "Faktoria"ra. Urte berezia izan da aurtengoa ere, pandemiak eraginda, nahi baino bereziagoa agian… Baina musikari dagokionez, bestelako norabide batean izan da, bereziki Iruñerrian, nolabaiteko loraldia izan baita. Horren adibide da, besteak beste, Ibil Bedi taldea. Eta loraldi hori nolabait ospatzeko, Broken Brothers Brass Bandek Ibil Bediren "Orain bat gara" abesti ezagunaren bersio bat grabatu du. Broken Brothersek zati instrumentala eta Ibil Bedi-ko Ibai Osinaga eta Amets Arangurenek boza jarri dute. Gaur egin du estreinaldia gurean eta abenduaren 31n, berriz, bideoklipa argitaratuko dute.