Itxi

Faktoria magazina

Etxegabetzeak

Ugaitz Albisu: "Sinetsi ezinda nire lehen dokumentala Filmin pataformaraino iritsi delako"

Ane Albisu | EITb Media

Ugaitz Albisu Intxaurraga donostiarrak Gironan etxerik gabe geratzeko arriskuan bizi direnekin "Cuerpos en vilo" dokumentala egin du eta Kataluniako "Gollut" zine jaialdian sariak jasotzeaz gain, Filmin plataforman ikusgai jartzea lortu du.

  • Ugaitz Albisuren "Cuerpos en vilo" dokumentalaren kartela

    Ugaitz Albisuren "Cuerpos en vilo" dokumentalaren kartela

    8:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ugaitz Albisu Intxaurraga, 20 urteko donostiarra Gironan ari da Gizarte Hezkuntzako gradua ikasten eta Girona eta Salt-eko etxegabetzeen kontrako PAH elkartearen bileretara joaten hasita, dokumentala egiteko gogoa piztu zitzaion. Unibertsitatean kamara alokatu eta testigantzak grabatzeari ekin zion. Aurrekonturik gabeko dokumentala izanda, jendearengana hain modu apalean hurbiltzean, bene-benetako testigantza indartsuak lortu ditu eta hori da adibidez "Gollut" zine jaialdian epai mahaiak nabarmendu diona. Publikoaren saria eta epai mahaiaren aipamen berezia lortu zituen Cuerpos en vilo dokumentalak.

8 zinema jaialditara aurkeztu zuen dokumentala Ugaitz Albisuk eta Filmin-ekoei ere idatzi zien bere proiektua azalduz. Baiezkoa eman eta plataforma ezagunean ikusgai jarri dute 18 hilabetez.

Ugaitz Albisuren lehenengo ikus-entzunezko lana izan da eta hasera ezin hobea izan duela argi dago, gaur "Faktoria"n azaldu digun eran.