Itxi

Faktoria magazina

Zaldi Urdina podkasta

Ximun Fuchs: "Antzerkia komunitateari mintzo zaio, podkastak pertsonari xuxurlatzen dio"

Ane Albisu | EITB Media

"Zaldi Urdina" antzezlana Eitbpodkast platarfoman estrenatu dugu gaur, eta Ximun Fuchs zuzendariak esan digu antzezlana soinu huts izateko, moldaketa egiteko, "itsuak gara" ariketa egin dutela.

  • Ximun Fuchs

    Ximun Fuchs

    14:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaldi Urdina antzezlan arrakastatsua Eitbpodkast plataforman estrenatu dugu gaur. 9 atal izango dira. Kontatzen duenaren haria bide beretik doala azaldu digu Ximun Fuchs zuzendariak, baina antzezlana audio soil bihurtzerakoan, euren baitan egin duten ariketa "itsuak gara" esatea izan dela, "Txikitik, xuxurlatik, diskreziotik, historia klandestinoki grabatu bagenu bezala" aritu gara. "Antzerkian, komunitate bati kontatzen zaio istorioa, baina podkastean norbanakoari, aurikularrak jantzita dituen pertsonari bakarka kontatzen zaio, xuxurlatu egiten zaio".

Ximun Fuchs hainbeste denboran landutakoa partekatzeko irrikitan mintzatu zaigu "Faktoria" saioan. "Belarri eta bihotzetara nola iristen den jakiteko irrikitan"