Itxi

Faktoria magazina

Goazen 8.0

Joanes Echeveste (Ibai): "Niretzat erronka izan da 'Go!azen'en kantuan eta dantzan aritzea"

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Sararra da Joanes Echeveste, eta, horrenbestez, "Go!azen! telesailean parte hartu duen Iparraldeko lehen aktorea izan da. 'Ibai'ren pertsonaia gorpuztu du, eta asperger sindromea duen gazte baten paperean sartzea, eta testu luze eta korapilatsuak memoritzea zaila egin zaiola aitortu digu.

  • Joanes Echeveste

    Joanes Echeveste

    19:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Umetatik izan du ikuskizunetarako, eta batez ere, pailazo munduarekiko zaletasuna Joanes Echevestek, eta "Go!azen 8.0" telesailean parte hartzea ametsa izan dela aitortu digu "Faktoria"n. Ibai, asperger sindromea duen gazaren papera antzeztu du telesail ezagunean, eta pertsonaia hori gorpuzteko garaian izan dituen zailtasunez aritu da.

Hala ere, filmazio egunetan laguntza handia jaso zuen Jose Mari Agirretxe "Porrotx"en eskutik, etxean hartu zuten, eta bere dei sopresa ere izan dugu zuzenean. Gainera, Joanes 2016etik "Pontx" pailazoa ere bada eta aurrerantzean ikuskizun gehiago prestatzeko asmoa baduela aurreratu digu.