Faktoria
Hiruhortza
"Mesfidantzaren eginbeharra"
EITB Media
Espainiako Polizia Nazionala izateko azterketa erraztearren, ortografiaren inguruko azterketa kendu izanak galdera katea eta polizarekiko bere mesfidantza berrestea ekarri dio Iban Zalduari.
-
Iban Zaldua
5:02 min
Espainiako Polizia Nazionalaren akademiak erakundeko partaide berriak aukeratzeko probak arintzeko ortografia azterketa kendu izanak eman dio abiapuntua Iban Zalduari, hiruhortza non sartu erabakitzeko: "Norbaitek esango dit, arrazoiarekin", esan du, "askoz ere larriagoa dela polizia bat gezurretan aritzea norbait inkriminatzeko, edo tratu txarretan aritzea atxilotuekin. Niretzat, ordea, oso sintoma esanguratsua da, metafora bat kasik. Zeren eta onartzen badugu poliziek ez dutela zertan ortografiaren arauak jarraitu, hots, elkarren artean idatziz ulertzeko ezarri zaizkigunak… nola espero dezakegu beste arauak beteko dituztela? Esaterako: ez duzu gezurrezko lekukotasunik aurkeztuko. Ez duzu trafikatuko. Ez duzu torturatuko".