Itxi

Faktoria magazina

Asgarth musika taldea

Dubaitik etorriko da Asgarth musika taldearen itzulerako kontzertura

Asgarth musika taldearen itzuleraren berria oso pozik jaso zuen Dubain lan egiten duen Julen Garcia bizkaitarrak. Nerabezaroko oroitzapenak ekartzen dizkio eta gustura etorriko da, hamabost urteren ondoren itzuliko den heavy talde donostiarra entzun eta ikustera.

  • Julen Garcia

    Julen Garcia

    14:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julen Garcia leioarrak behin bakarrik ikusi du zuzenean Asgarth taldea eta harrez gero arantza barruraino sartuta izan du. Hamabost urteren ondoren taldea oholtzara itzuliko dela jakitean ez du zalantzarik izan. Dubaitik etorriko da Asgarth-en itzulerako kontzertuetara. Maiatzaren 28 an Añorgan eta ekainaren 4 an Bilbon joko du Añorgako heavy taldeak.

Julen Garciak zortzi urte daramatza Dubain, bertako hegazkin konpainia batean egiten du lan.