Faktoria
M-8
Ahalduntzearen eta berdintasunaren bidean, talde mistoak?
Jone Larrañaga | EiTb Media
16 urtez azpiko errugbi federatua mistoa da. Neska eta mutilen arteko harreman erabat naturala ekarri du horrek Durangoko klubeko taldean. Berdintasunerako urrats egokia ote den erantzun digute Ines Etxegibel jokalari historikoak eta Aratz Gallastegi kirol zuzendariak.
-
Durangoko errugbi klubeko 16 urteko neska eta mutilak, denak batera, entrenamenduan.
11:53 min
Hamasei urtetik beherako errugbi federatua mistoa da, bai entrenamendutan eta baita lehian ere. 15 eta 16 urteko nerabeak, mutil eta neska, batera aritzen dira. Behar batetik sortutako erabakia da talde mixtoak osatzearena: Adin tarte horretan 15 jokalariko taldeak osatzeko masa kritiko nahikorik ez zegoelako erabaki zen mutil eta neskak batera jartzea.
Durangoko errugbi taldean ere hala entrenatu eta jokatzen dute. Berdintasunetik urruti, oraindik; neskek, gutxi gora behera, klubaren %20 osatzen baitute. Parez-pareko harremana dute denek, nolanahi ere. Eta erabateko naturaltasunez ari dira, zelai barruan eta horrek eraginda, zelai kanpotik ere bai.
Taldeko entrenatzailea, Ines Etxegibel eta Aratz Gallastegi
Horrek nesken ahalduntzea ote dakarren? beste kirol batzuetarako bidea zabaltzen ote duen? galdera horiei erantzun die Aratz Gallastegi klubeko kirol zuzendariak eta Ines Etxegibel jokalari historiko eta mutilen talde nagusiko entrenatzaile izandakoak.