Jin eta joan
Oposizioak,
Lan eskaintza publikoak: Exijentzia maila handiegia da ala opositoreen ikaseteko gaitasuna urriagoa?
Aurten milaka lanpostu finko eskainiko dituzte euskal administrazioek, osasungintzan, hezkuntza edota administrazio orokorrean. Baina, paradoxikoki ikusten ari gara azken hilabeteetan eskaini diren plaza asko hutsik gelditzen direla hautagaiek ez dutelako azterketa gainditzen. Zer gertatzen ari da?
-
Lan eskaintza publikoak: zailagoak edo prestakuntza eskasagoarekin aurkezten dira hautagaiak?
11:38 min
Funtzio publikoan sartzeko prozedurei buruzko eztabaida ekarri digu Aritz Agirrek aste honetako JIN eta JOAN tartera. 2022 honetan lanpostu finkoa lortzeko probak eskainiko dituzte Hego Euskal Herriko administrazio publikoek. 4000 plazatik gora dira Euskal Autonomia Erkidegoan, mila baino gehiago Nafarroan. Baina, egin diren azken oposizioetan egoera bitxia gertatzen ari da: plazetako asko hutsik gelditu dira. Nafarroako erizaintzak adibidez hautagaien %13k bakarrik gainditu du azterketa eta iaz gauza beretsua gertatuz en Euskadiko matematika irakasle izateko eskaintzarekin; 94 lanpostu bete gabe gelditu ziren.
Ba al du azalpenik? Hautagaien prestakuntza gutxitu da ala eskakizunen maila handitu dute? Erdibidean al dago azalpena, hautagaiek ikasteko dituzten baldintza eskasetan? Oposizio sistema bera eraldatu behar al da?
Gregorio Atxutegi Nafarroako osasunbideko gereteak; Mikel Fernandez de Quincoces, Nafarroako Hezkuntza departamentuan oposizioetako epai-mahaien arduradun izandakoak; Igor Eizagirre ELA sindikatuan Funtzio Publikorako arduradunak eta Idoia Fernandez, EHUko Hezkuntza zientzietako irakasleak kokatuko dute eztabaida.