Itxi

Faktoria magazina

Arjentina eta Euskal Herria

Argentina eta Euskal Herria musikaren bidez lotzeko bi proiektu: "Bitartean" eta "Arbasoak"

Ane Albisu | EITb Media

Sebastian Ustarroz gitarra-jotzaile argentinarra bi proiektuetan dabil eta Haritz Ezeiza lagun duela etorri zaigu "Faktoria" saiora. Ezeiza Bitartean Folk taldeko txistu, alboka eta dultzaina jotzailea. Folk-aren aldeko aldarria egin digute eta migrazioaren lehengo eta oraingo miseriak aipatu.

  • Haritz Ezeiza eta Sebastian Ustarroz, Bitartean Folk taldeko kideak

    Haritz Ezeiza eta Sebastian Ustarroz, Bitartean Folk taldeko kideak

    21:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sebastian Ustarroz-en birraitona Nafarroatik, Uztarrotz-etik, joan zen Argentinara "goseak bultzatuta". Joaneko eta etorriko adibideak, beraz, orain Hernanin bizi delako Sebastian birbiloba. Arbasoak izeneko musika bikotea du Andoni Martinez de Ustaran argentinarrarekin eta besteak beste euskal doinu ezagunen moldaketak egiten dituzte. Adibidez, euskaldunontzat ereserki bihurtutako "Xalbadorren heriotzean" abestiari egindako bertsio berezia erakutsi digute.

Horrez gain, Bitartean Folk taldea ere osatu du Sebastianek Hernanin, eta Kreole izeneko diskoa aurkeztera etorri zaigu Haritz Ezeiza taldekidearekin.  Made in Hernani diskoa dela adierazi digute. Diskoan dago jasota adibidez Sebastian Ustarroz-ek egindako lehenengo euskarazko kantua: "Urruntasuna". Eta musikaz haratago "Denak ez ziren indianoak" ikuskizuna ere prestatu dute dantzari eta guzti.