Faktoria magazina
Pelota eta Leitza
Oinatz Bengoetxea: "Gauzak egitekoa naiz, eta aurrerantzean ere gauza asko egingo ditut, ziur"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Pilotari profesionala izateari utzi berritan egin dugu hitzordua Oinatz Bengoetxearekin Leitzako plazan; juxtu, 2022ko Itzuliaren bigarren etapa hasi den leku berean. Bere ibilbidea errepasatzeaz gain, Leitzako enbaxadore izendatu dugu eta bisitatu beharreko lekuei buruz galdegin diogu.
-
Oinatz Bengoetxea
25:13 min
Urtarrilaren 29an Iruñeko Labrit pilotalekuan egin zuen azken partida Oinatz Bengoetxeak profesional gisa; aitzakia nahikoa Leitzara bisitan joateko. Nahikoa ez, eta Itzuliaren bigarren etapa ere Leitzan hasi dela aprobetxatuta hitzordua egin dugu harekin.
Profesional izatetik erretiroa hartu eta lehen egunak nolakoak izaten ari diren kontatu digu; orain ze zaletasuni helduko dion ere galdetu diogu, eta tartean Himalaiara egingo duen espedizio baten berri ere eman digu. Leitzan geundela aprbetxatuta, bertako leku interesgarrienei buruz ere galdetu diegu eta herria hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.