Itxi

Faktoria magazina

Aniztasuna eta askatasuna

Yogurinha Borova: "Nobio batengana itzuliko nintzateke eta amari amodio guztia itzuliko nioke"

Yogurinha Borova lanez eta proiektuz betetako boladan topatu dugu eta aurreratu digu Albina Stardust artistarekin "Tuli Tuli" izeneko abesti berria prest dutela, maiatzaren 17 an kaleratzeko.

  • Manu Etxezortu eta Yogurinha Borova

    Manu Etxezortu eta Yogurinha Borova

    25:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko itzuliaren etapa Laudiotik abiatuko dela baliatuz, Laudion jaiotako artista, Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña) gonbidatu dugu Faktoria saiora. Laudioko haurtzaroa eta gaztaro zaila gogoratu ditugu. Homosexuala izanda, askotan ezkutatu behar izan zuen, beti disimulatzen ibili behar izan zuen. Horregatik Laudiotik Bilbora joatea askatasunera egindako bidaia izan zela kontatu digu.

Gaur egun haurrak aniztasunean eta askatasunean hezteko egiten duen ekarpenaz aritu gara Yogurinha Borovarekin. "Sentipenak askatu" kantuarekin eta horren inguruan prestatutako "Meri, Mari eta Lari" ikuskizunarekin dabil batetik bestera. Eskolako jazarpenaren gaia lantzeko egindako kantua ere badu Yogurinhak "Ausarten kluba".

Euskalduntzeaz oso harro dagoela ere aitortu digu laudiotarrak eta bere sormen berriaren zertzelada batzuk ere eman dizkigu: Albina Stardust artista nafarrarekin  elkarlanean "Tuli Tuli" abestia plazaratuko dute maiatzaren 17 an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz