X-hiruhortza-X
Alaine Agirre
"Hitz egin dezagun suizidioaz lehen pertsonan, pluralean. Ni egon naiz hor, denok egon gaitezke hor"
Gerra hitzetik hortzera dabilen garaian, beste gerra bati heldu dio Alaine Agirrek. "Gerra isil bati ahotsa jarriz", suizidioari.
-
Alaine Agirre
11:17 min
'Bizitzaren parte da, zoriona bezala, mina. Baina mina ezeztatzen badugu, minari ihes egin nahi badiogu, sufrimendua dator. Eta sufrimenduak harrapatu egiten gaitu, batzuetan are eroan ere. Hitz egin dezagun, beraz, minarekin, minetik eta minera. ' Min hori SUIZIDIOA da eta gerra horri helduta etorri da Alaine Agirre, Faktoria albistegira. 'Gerra guztiek bezala, gerra honek hil egiten du. Mutilatu. Alargundu. Umezurztu. Erauzi. Arrankatu. Zauritu. Erre. Odolustu. Ustiatu. Txirotu. Gosetu. Apurtu. Agurtu.'. Biktimak uzten ditu baina, askotan estaltzen dugu hitza bera, 'isildu, tapatu, ezkutatu, ebitatu nahi dugu' suizidioa eta ez da irtenbidea, Agirreren esanetan 'isiltasunarekin erastozen dugunean, tabuarekin metrailatzen dugunean, are indarsuago bihurtzen da'.
Proposamena eta eskaria argia da: 'Hitz egin dezagun bada, suizidioaz. Hitz egin dezagun suizidioaz lehen pertsonan. Hitz egin dezagun suizidioaz lehen pertsona pluralean. Ni egon naiz hor, denok egon gaitezke hor. Intimoa izan arren, mundu mailako gerra da suizidioa'.