Faktoria magazina
Pantailaren bestaldean
Iñaki Tena: "Zuzendari laguntzaileak batzutan gaizto papera hartu behar du"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Zinema eta orokorrean ikus-entzunezkoen mundua oso gustuko izan du Iñaki Tenak txikitatik, eta zaletasun horri tiraka, orain ogibide bihurtu du; gaur egun zuzendari laguntzailea da, bideoklipetan lan egiten du gehienbat, eta azkenaldian Aitana eta C. Tangana bezalako artistekin lan egin du.
-
Iñaki Tena
18:00 min
Iñaki Tenak badaki maila handiko aktore eta musikariekin lan egitea zer den. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta ondoren Madrilen Zuzendaritza masterra egin zuen. Bertan geratu da, eta hasierako lanak telebistan egin bazituen ere orain batez ere musika munduan murgilduta dabil; bideoklipak grabatzen ditu eta zuzendari laguntzaile baten lana zein den azaldu digu; askotan filmatze batean gehien enzuten den ahotsa berea izaten dela aitortu digu.