Faktoria magazina
30 urte ondorengo itzulera
Andoni Basterretxea: "Iñigo Muguruzarengatik gaude berriz hemen"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
1991n eman zuen azken kontzertua Delirium Tremens taldeak. Ibilbide motza izan zuen, baina zale asko bildu zituen, eta orain, kantu berriekin eta BEC-en kontzertu handi batekin egingo dute itzulera. Andoni Basterretxea, abeslaria, eta Haritz Harreguy, kide berria,izan ditugu estudioa.
-
Haritz Harreguy eta Andoni Basterretxea
24:50 min
Belaunaldi baten musika bandaren parte da Delirium Tremens, eta Mutrikuko taldeak egindako kantuak oraindik ere zale askoren memorian iltzatuta daude. Hogeita hamar urteren ostean, taldeari bigarren bizitza bat ematea erabaki dute; laukote moduan amaitu zuten lehen etapa hura, eta gaur egun, Iñigo Muguruzaren ordez, Haritz Harreguy, soinu teknikari eta gitarjolea sartu da taldean. Itzulera horren zergatiaz, disko berriko kantuez, eta maiatzaren 28an BEC-en emango duten kontzertuaz aritu gara Harreguy eta Andoni Basterretxea abeslariarekin.