Itxi

Faktoria magazina

Eskubaloia

Eli Pinedo: "Jokalari nintzen garaian ez zen eskubaloi partidarik telebistan ematen eta egun, zorionez, bai"

Maider Sgruola | EITb Media

Bera Bera taldeak zortzigarren liga eskuratu berritan, Eli Pinedo talde hartako jokalari historikoarekin hitz egin dugu eskubaloiaz, emakumearen paperaz eta komunikazioaz.

  • Eli Pinedo

    Eli Pinedo

    22:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eli Pinedo amurrioarrak 10 urte egin zituen bere profesional ibilbidean Bera Bera Eskubaloi Taldean. Egun Madrilen ari da aseguru etxe batentzat lanean, eta "Faktoria"n lehengo eta oraingo eskubaloiaz eta emakumek kirolean duten paperaz aritu gara.

Patri Pinedo eskubaloi jokalari ohi eta bere ahizpa bikiak ere parte hartu nahi izan du solasaldian.