Itxi

Faktoria

Mugan taldea

Mugan: "Abestiak mugara iristean egiten ditugu"

"Birizik ez bagaude" lehen diskoa maiatzaren 27 an kaleratuko du Mugan taldeak. Hura aurkezteko kontzertua Ekainaren 3 an izango da Tabakaleran. Sentitzeko beharra aldarrikatu nahi dute eta disko fisikoari garrantzia emateko, sareetan igoko ez duten abesti bat sartuko dute diskoan.

  • Mugan taldeko Pablo Zurutuza eta Garazi Aranburu

    Mugan taldeko Pablo Zurutuza eta Garazi Aranburu

    19:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pablo Zurutuza eta Garazi Aranburu, Mugan talde donostiarreko abeslariak izan ditugu Faktoria saioan eta zuzenean abestu dizkigute Idoia-rekin kolaboratuz argitaratu berria duten "Zenbat zubi, hainbat zauri" abestia eta diskoaren izenburua jasota dakarren "Emari" kantua. Taldearen izenaren jatorriaz galdetuta esan digute mugara iristean egiten dituztela abestiak. Pablo Zurutuzak argitu digu "haserre edo triste dagoenean konposatzen dituela kantuak, muga horretara iritsitakoan".

Maiatzaren 27 an kaleratuko dute lehen diskoa eta oso gogotsu daudela aitortu digute. Ekainaren 3 an emango dute diskoaren aukezpen kontzertua Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan eta sarrerak salgai daude. Horren aurretik, bihar Tolosan eta datorren ostiralean Pasaiako itsas festibalean ere izango da Mugan taldekoak entzuteko aukera.

Donostiako Kresala elkartearen inguruan sortutako taldea da Mugan eta taldeko asko Kresala-ko dantzariak ere badira. Zazpi lagunek osatzen dute taldea. Korrika-ren bukaerako egunean Donostian eman zuten kontzertua oso gogoan dute, mugarri garrantzitsua izan zelako. Gogoratu dugu hura, euren lehenengo kontzertua ere bai, eskenatokian denentzat lekurik ez eta taldekide bat goitik behera erori zenekoa, Idoiarekin kolaboratzea nolako esperientzia izan den, diskoan Asier Beramendi Eraul-en kolaborazioa ere izango dela eta abar.