Faktoria
HURRENGO GELTOKIA
"Trafikoa umeen begietatik ikustea ezinbestekoa da onurak jendarte osoarentzat lortu ahal izateko"
Amaia Eneterreaga | EiTB Media
"Street for kids" mugimenduaren harira testigantzak jaso ditugu eta Hiritik At kooperatibako Izaskun Soto arkitektoarekin eraldaketa posibleen inguruan hausnartu dugu.
-
Haurrak errepidearen bazterrean
21:29 min
Haurrak ardatz diren hirigintza planak egin behar direla aldarrikatu du Izaskun Soto Hiritik At-eko kideak, "Faktoria"n. Jendarteko talderik zaurgarrienetakoak direla kontuan hartuz, adin guztietako herritarrentzat egokiak izango diren erabakiak hartuko direla ondorioztatu du.
"Hurrengo geltokia"n, Gorka Campo Gasteizko Angel Ganivet ikastetxeko gurasoa, Iñaki Santillana, Bilboko El Pilar ikastetxeko irakaslea eta Maite Azpiazu, OinHerri elkarteko kidearen testigantzak ere jaso ditugu.
Prozesu parte hartzaileetatik abiatuz, trafikoa murrizteko beharraz aritu dira, jasangarritasunaren eta irisgarritasunaren bidean aurrerapausoak eman behar direla agertuz.