Faktoria
Artea
Maider Lopez:'Nire lanetan pertsonak dira proiektua egiten dutenak; ezberdinak lirateke beste lagun batzuekin'
M.S. | EITb Media
Maider Lopezek Guggenheim museoan du ikusgai 2005ean egin zuen 'Ataskoa' lana eta Bilboko Arte Ederren musoeorako 'Arnasa' instalakuntzaren berrinterpretazioa osatu du. Bere azken lanen errepasoa egin dugu Faktorian.
-
Maider Lopez
16:59 min
Ekintza, akzio eta performantzeen bidez osatzen du Maider Lopezek bere lana eta horretarako ezinbestekoa zaio pertsonen laguntza eta konplizitatea. Horren erakusgarri da orain Guggenheimen ikusgai duen 'Ataskoa' lana; orduko hartan Nafarroako Intzan kotxe atasko bat sortu zuen Lopezek. Bilboko Arte Ederren museoan berriz, itxialdi betean garatu zuen 'Arnasa' lanaren berrinterpretazioa dago ikusgai igandera arte.
Faktorian Maider Lopezen azken lanak errepasatu ditugu eta Madrilgo Prado museorako garatzen ari den proiektua ere ezagutu dugu. Prado basoa sortuko du museoko koadroetan agertzen diren zuhaitz espezieak landatuta.