Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

Marta Garcia: "Euskal Herrian musika klasikoaren formakuntzan ez gabiltza oso fin"

MAITANE SUBIJANA | EITB MEDIA

Musika klasikoko kritikaria eta filosofoa da. Txiki-txikitatik izan du musika bidelagun, haurra zela hasi zen arpa jotzen, eta ezagutza hori erantsita urteak daramatza obra klasikoen kritikak egiten.

  • Marga Garcia Faktoria saioan

    Marga Garcia Faktoria saioan

    13:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Obren kritikak egiteko ausardia behar dela dio Marta Garcia kritikariak Udako Faktorian; baina garrantzizkoena entzuten jakitea dela adierazi du. Ustezko objektibotasuna ez egoteaz gain, ez duela bilatzen argi dio: "Nik ez dut idazten obraren zerbait objektiboa esateko, baizik eta, nik une jakin horretan bizi izan dudana transmititzeko".

Musika klasikoaren etorkizuna ilun ikusten du, entzule gazteak behar direla dio, eta interesa pizteko azpimarra berezia egin dio ikastetxeetan irakasten den musika ereduari, ez duela behar besteko tokia dio: "Funtsean, estimulorik ez badago, ez dago transmisiorik".