Itxi

Faktoria

Omako basoa

Irrintzi Ibarrola: "Pentsatzen dugu azkenean aitak irabazi duela"

"Omako basoak erasoak pairatu zituen, baztertuta egon zen, agintariek ez zioten jaramon handirik egiten. Haseran ez zen oso ondo ulertu, baina orain bai. Horregatik diogu, azkenean aitak irabazi duela". Hori esan digu Agustin Ibarrolaren semeak, Omako basoa ikusteko aukera zabaldu den egunean.

  • Omako basoa margotzen

    Omako basoa margotzen

    14:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Agustin Ibarrolaren Omako Basoko pinuak onddo batek jan zituen eta erortzeko duten arriskuagatik itxi egin zuten duela hiru urte. Ondoko beste pinudi batean Omako basoaren erreplika ari dira egiten. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateko errestaurazio taldea ari da pinuak margotzen Fernando Bazetaren zuzendaritzapean. Lekualdatze horren lehen fasea ikusgai jartzea erabaki dute eta gaurtik aurrera bisita gidatuak antolatu dituzte. 

Irrintzi Ibarrola, Agustin Ibarrolaren semearekin hitz egin dugu Faktorian eta esan digu oso ederra ari dela geratzen. "Asko gustatu zaigu. Basoak erasoak pairatu ditu, baztertua izan da, agintariek ez zioten jaramon askorik egiten, baina azkenean aitak irabazi duela sentitzen dugu. Aitak baso hartara eraman zuen bere sormenak eskatzen zion planteamendua eta lehenengo momentuan ez zen oso ondo ulertua izan. Orain bai. Horregatik diogu azkenean aitak irabazi duela".

Agustin Ibarrolak 92 urte beteko ditu abuztuan eta "bere errealitate paraleloan bizi dela" esan digu Irrintzi semeak. Hori bai, "alai, baikor eta sortzeko irrikaz". Omako baso berria ikustera eramango ote duten galdetuta, esan digu "ahal bada joango gara aitarekin basora, baina familiako intimitatean"

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz