Faktoria
Gorbachov hil da
Zein da Gorbachoven ondarea? XX. mendeko historia aldatu zuen gizonaren argi ilunak eztabaidagai Faktorian
P.G.
Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin eta Olatz Arrieta, Gorbacho osteko Errusian bizitako EITBren berriemalearekin aritu garasolasean Mijail Gorbachovek utzitako Errusian eta mundu zabalean utzitako ondare politikoaz, orduan suposatu zuenaz eta gaurko talaiatik atera daitezkeen ondorioen inguruan.
-
Mijail Gorbachov Sobiet Batasuneko azken presidentea izan zen
20:54 min
Olatz Arrietak gogora ekarri du Moskun igaro zituen urtetan (1995-1996) miseria zela nagusi: "prezioak egunoero aldatzen ziren, rubloaren balioa berdin, dena zaharra zen eta behar handia; bizimodua bereziki gogorra zen adineko jendearentzat". Gogoan du, Gorbachovi buruz inork ez zuela ondo hitz egiten: " hondamendi ekonomiko eta anabasa politikoarne erantzule egiten zuten, Mendebaldearen aurrean makurtzea leporatzen zioten eta Sobiet Batasunaren handitasuna galdu izanaren errudun".
Mikel Aramendik bere aldetik, uste du, "oraindik goiz dela Gorbachovi buruz epai historiko bat egiteko" baina iritzi dio egin nahi izan zuenaren eta egin zuenaren artean alde handia dagoela eta zalantzarik ez du: "Gerra hotzarekin amaitzea ona izan zen arren, gaur egun dauden desoreka geopolitikoak gerra hotza desagertzearekin etorri ziren".
Gorbachov eta Putinen arteko harermanaz Aramendik ez du uste Putin Gorbachoven ondarea sunsitzeko asmotan dabilenik, "Gorbachoven gauza askoren oinordek odela uste dut, orduan hasitako ereforma batzuk ezinbestekoa direlako Putinentzako ere". Olatz Arrietako bere aldetik, berezi azpimarratu du orain ez bezala, berak Moskun bizitako urtetan prentsa askatasunak izan zuen bultzada.