Itxi

Faktoria

Energia berriztagarriak

Josu Salazar, Ekidom: "Urtebetean eguzki panelen merkatua izugarri zabaldu da"

P.G.

Argindar fakturaren garestitzea, energia krisia eta Europatik iristen ari diren laguntzak herritarrak energia iturri alternatiboen bila bultzatzen ari dira. Euskadiko erkidegoan bikoiztu egin da urtebetean auto hornikuntzarako instalakuntzen kopurua eta Nafarroan, hirukoiztu.

  • Auto hornikuntzarako eguzki panelak gero eta ohikoagoak dira gure teilatuetan

    Auto hornikuntzarako eguzki panelak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    18:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ohiko paisaiaren osagai bilakatzen ari dira. Gero eta herritar gehiagok egiten dute, dela argindarraren fakturaren garestitzeari aurre egiteko dela kezka ekologikoak biltzatuta, auto hornikuntzarako eguzki panelen aldeko apustua. "Faktoria" saioan Goiener energia kooperatibako Ainhoa Lanz, Kutxabankeko IGG ataleko arduradun Marieli Arroyo eta Josu Salazar Ekidom Berrizeko energia berriztagarrien enpresako kudeatzailea izan ditugu, gaia jorratzeko.

Datuak ezin adierazgarriagoak dira: Euskal Auonomia Erkidegoan, iazko abuztuan, 835 eguzki panel zeuden autokontsumorako; aurten berriz, 1838. Bikoiztu baino gehiago egin da kopurua eta baita sortzen duten argindar potentzia ere, 34 megawatio. Nafarroan, datuak are deigarriagoak dira: 1184 instalazioetatik 3489ra pasa dira, halako hiru hazi da kopurua eta potentzia, %63 gehitu da.

Bide hau aukeratzen ari diren herritarren artean, nagusi etxebizitza partikularrak dituztenak baina gero eta gehiago etxebizitza komunitateak. Ainhoa Lanz, Goienerreko sorkuntza taldeko kideak adierazi du autokontsumo kolektiboa indarra hartzen ari dela: "Modalidade hau aunitz sustatzen dugu, komunitatean lan egiteaz gain energetikoki efizienteagoa delako". 

Horrekin batera, enpresen kopuruak ere gora egin du, Ekidomeko Josu Salaarrek esan digunez, bereziki egunez ekoitzi eta kontsumo altuak ditzutenak: "Laguntzak handiak dira eta zerga hobariak ere bai, inbertsioa hiruzpabost urtetan amortizatu daiteke".

Energia fotoboltaikoaren susperraldi honetara batu dira espainiar Estatuko banketxe nagusiak, finantzaizio lerro bereziak zabalduz. Kutxabank tartean. Marieli Arroyok iritzi dio oraintxe faktore guztiak energia berriztagarrien alde daudela, autokontsumorako eguzki panelak barne.

Boom honek ordea badu bere ifrentzua: eskariaren gehikuntzak eta Ukrainako gerrak ekarri duen lehengaien eskasiak eguzki panelen garestitzea ekarri du.