Itxi

Handik, hortik, hemendik

Arantzazuren egunean

Faktoria Arantzazutik, orainaz eta geroaz.

P.G.

Joxe Mari Arregi, Arantzazuko frantziskotarren probintzialarekin eta Naiara Goia, Arantzazulab-eko zuzendariarekin hitz egin dugu Arantzazuko Amaren egunean Arantzazuren egungo egoeraz eta etorkizunaz.

  • Arantzazuren etorkizunaz solasean gaur Faktorian.

    Arantzazuren etorkizunaz solasean gaur Faktorian.

    39:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

      Euskal Herriaren  historian, herrigintza, euskalgintza eta kulturgintzan ondare handiaren gordeleku izan den Arantzazuren inguruan gogoeta egiteko elkartu ditu Iñaki Guridik mahaiaren bueltan, frantziskotarren probintziala eta Arantzazulab-eko zuzendaria.

     Joxe Mari Arregik onartu du gizartean eman den sekularizazioa nabarmena dela baita Arantzazun ere: "Dudik ez. Jeitsiera izugarria ikusten dugu Arantzazun, igadetan etortzen da jendea baina garai bateko kopururik ez dago. Gizartean gertatzen ari dena Arantzazun ere bai. Hori onartu besterik ez dago". Eta kezkatuta azaldu da etorkizunarekin: "Frantziskotarrak gutxitzen ari gara, hemen eta munduan baina nere kezka ez ez da hori, Arantzazu nork babestuko duen baizik. Babesleak badira baina frantsikotarrak behar dira hemen eta galdera da nondik aterako ditugu? Hemen derrigorrezkoa da ez bakarrik euskara jakitea, hori ikasten da... da euskal kultura jakitea, hemengoa izatea, herrikoia, hemengo izpiritua barneratzea eta hor zailtasunak dauzkagu....neuk ez dut frantziskotarrik gabeko Arantzazurik irudikatzen baina denborak esango du".

    Etorkizunari begira hain zuzen, Naiara Goiak  Arantzazulab-etik egiten ari diren lana azapimarratu du:" gizartearen erronkei ikuspegi berriz erantzutea da gure helburua, erakunde, herritar eta gizarte antolatuaren arteko sareen bitartez egitea eta sare horiek indartzeko tresna eta metodo berriak ikertu eta esperimetatzea". Zentzu horretan Arantzazuren etorkizuna bermatzeko beharrezkoa jo du bi dimentsio uztartzea: "Ondorengoek hemen gertatu dena hemengo ondarea ezagutu behar dute eta bide batez, hemen sortzen diren proiektuek egungo erronkei erantzun beiar diete  Arantzazuk berezkoak dituen balore intrinsekoetan oinarrituz: humanismoa, bilatze zentzua, hausnarketa eta lankidetzarako gonbitea..." eta erantsi du Arantzazu beti izan dela  ezberdina, "topagune, garai zailetan babesleku... Arantzazuk baditu balio berezi batzuk, izanta eta egiteko moduetan eragiten dutenak".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz