Faktoria
Sumendiak
Janire Prudencio, sumendiez maitemindutako geologo ikerlaria
"Geologia, olerkari, miope eta despistatuentzat" jardunaldietan bihar hitzaldia emango du EHU-ren Bizkaia aretoan, gizateriaren historia behin-betiko aldatu duten sumendi erupzio handienei buruz. Umetatik argi zuen sumendiak ikertu nahi zituela eta horretan ari da. 20 sumendi ikertu ditu.
-
Janire Prudencio
15:01 min
Janire Prudencio geologoa Trapagaranen jaio zen eta oso argi ez duen arren zergatik izan zen, oso umetatik izan du sumendiekiko zaletasuna. Geologia ikasi zuen EHU-n eta Granadako unibertsitatean. Doktoretza ondorengo ikasketak Estatu Batuetan egin zituen eta munduan zehar asko bidaiatu du sumendiak ikertuz. Geofisikaren ikuspuntutik ikertzen ditu berak eta esan digu adimen artifiziala ere ari direla erabiltzen sumendiak eztanda noiz egin dezakeen antzemateko, ahalegin horretan. Oraindik ezin dutena jakin, erupzioak zenbat iraun dezakeen.
Pasioz bizi duena, pasio horrekintxe kontatu digu Faktoria saioan Janire Prudenciok. Eta gehiago nahi duenak, bihar du aukera EHU-ren Bilboko Bizkaia aretoan "Geologia, olerkari, miope eta despistatuentzat. Arrisku naturalak: arriskuak, bai; naturalak?" izeneko jardunaldietan. Hitzaldietarako sarrera doakoa da, aretoa bete arte. Aurrez lekua gordetzeko www.geologia.eus atarian.