Itxi

Faktoria

''El Vasco''

Joseba Usabiaga: "Argentinara itzultzekotan karabana edo furgoneta batekin itzuliko nintzateke"

Ainhoa Urretabizkaia| EITB Media

"El Vasco" filmean protagonista da Joseba Usabiaga, eta hori promozionatzeko lanetan dabil orain, baina gurean hainbat izen hartu duen aktorea da, eta azkenaldian Josebaren gorputzean sartu diren batzuk ezagutzen saiatu gara.

  • Joseba Usabiaga

    Joseba Usabiaga

    13:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izen asko izan ditu pantailaren beste aldean, baina Joseba Usabiagak aitortu digu oraindik ere asko direla kalea, batez ere, "Goenkale"k izan zuen arrakastaren ondorioz, Tximista deitzen diotenak.

Garai hartatik beste zenbait pertsonaietan sartu izan da tolosarra, eta azkena El Vasco filman ikusi dugu "Mikel Ametzagaren paperean. Argentinan pasa zituen iaz zortzi aste eta bertara egindako bidaiaz ere galdetu diogu. Joseba Usabiagak duen musika zaletasunari buruz ere galdetu diogu, eta kantuan ere harrapatu dugu.