Faktoria
Pilota
Olatz Arrizabalaga: "Plazan hazi egiten naiz eta jendearen animoek piztu egiten naute"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
"Hiru hiriburuak" pilota torneoa irabazi dute Olatz Arrizabalaga eta Andrea Capellanek, eta guk gaur Arrizabalaga gernikarrarekin egin dugu hitzordua. Orain esku pilotan dabilen arren, gimnasia erritmikoan mailarik gorenean aritu zen gazteagoa zela, eta bere zaletasunei buruz ere hitz egin dugu.
-
Olatz Arrizabalaga
16:48 min
Pilotari lotutako bizitza du Olatz Arrizabalaga gernikarraka. Bost urtetik hamabi urtera Ginasia Erritmikoa egin zuen, eta behin baino gehiagotan Bizkaia eta Euskadiko Txapeldunak izateaz gain Espainiako Txapelketara ere joan ziren. Bere hitzetan baloiaren moldatzen zen ondoen, eta gerora ikusi da zergatik; esku pilota oso txikitatik izan du maite, eta urte batzuetan palan ere aritu den arren, Master Cup Torneo hasi zenetik buru belarri dabil esku pilotan. Gainera, pilota federazioan monitore tekniko gisa ere badabil eta urtetik urtera gero eta neska gehiago gerturatzen zaizkiela esan digu.