Itxi

Faktoria

Harpa

Francesca Romana di Nicolak harpa jo digu

Ane Albisu | EITB Media

Francesca Romana di Nicola italiarra Erasmus bekarekin etorri zen duela 15 urte Donostiara, Musikenera. Gustatu eta bertan geratu. Euskara ikasten ari da eta gaur zuzenean harpa jotzeko gonbidatu dugu. Musika tresnari buruz, bere sorterriaz, bere proiektuez gozo hitz egin digu italiar euskaldunak.

  • Francesca Romana di Nicola

    Francesca Romana di Nicola

    28:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Francesca Romana di Nicola Italiako Rietin jaio zen. Geografikoki italiaren erdi erdian. Hala esan digu, Rietiko plazan dagoela erdigunea. Etxean musika klasikoa maiz entzuten zuten, baina umetan ikusitako marrazki bizidun batzuetan harpa ikusi eta irudi hori buruan zuela ekin zion harpa jotzen ikasteari. L´Aquila-ko kontserbatorioan ohorezko matrikularekin graduatu zen. L'Aquila aipatzearekin batera oroitu gara 2009 an han izandako lurrikara bortitzaz eta esan digu berak ikasitako kontserbatorioa nola irentsi zuen lurrak. "Orain, japoniarrek eraikitako edukiontzi moduko batean ari dira musika ikasten, baina hotz egiten du, ez da batere leku egokia".

Bera ordurako Donostian zen. Erasmus bekarekin Musikenera etorri, gustatu eta bertan geratu zen. Gaur egun Donostiako kontserbatorioan harpa irakaslea da eta horrekin batera musika konposizioa, sorkuntza artistikoa eta hainbat proiektu lantzen ditu. L´Incontro bikotea osatu zuen Itziar Lujanbio Oboe jotzailearekin. Orain atsedenean daude, baina iragarri digu badutela laster zerbait egiteko asmoa. Kalakan taldearen Lamin izeneko albuma egin zuen, Euskadiko Orkestrarekin Maurice Ravel-en piezarik garrantzitsuenak grabatu ere bai. Ravel bere musikari kuttuna dela aitortu digu.

Azken aldian "Miniature" proiektuarekin dabil buru belarri eta Abenduaren 1 ean San Telmo Museoan izango dugu ikusteko eta entzuteko aukera. 18 an Guggenheimen ere bai.