Faktoria
Amonak
Amonak inspirazio iturri
Ane Albisu | EITB Media
ETSren "Abuela maitea", Hedoi Etxarteren "Sortaldekoak", Itziar Maneroren "Memoria" eta Amaia Telleriaren "Haize lekuak", amonek inspiratutako sormen lanak. Isidra, Pilar, Elena eta Mikela amonak ezagutu ditugu, eta amonei omenaldia egin.
-
Bi pertsonaren eskuak elkartuta
31:23 min
Iñigo Etxezarreta, ETSko abeslariak "Abuela maitea" abesti arrakastatsuaren sortze prozesuan amona Isidrak izan duen eraginaz hitz egin digu, eta amonarekin izan duen harremana kontatu.
Hedoi Etxarteren Sortaldekoak poesia liburuari esker, amona Pilar ezagutu dugu. Amonaren oroitzapenak eta amonak eragindako hausnarketa sakonak ekarri dizkigu Etxartek.
Itziar Maneroren "Memoria" antzerki dokumentalaren bidez amona Elena ezagutu dugu. Bizirik dago amona, baina oroitzapenak galtzen doanez, hari eusteko grinak eraman zuen sortzailea antzerki dokumentala egitera.
Amaia Telleriaren Haize lekuak eleberriak, amona Mikelaren bizitza du ardatz. Eta Amaia Telleriak jakinarazi digu laster gaztelaniara ere itzuliko dutela eleberria.