Faktoria
Kantu zaharren kontu berriak
"Pintto-Pintto" E.Txurrukari esker iritsi zitzaigun eta "Ikusi Mendizaleak" abestiaren egilea ezagutu dugu
Ane Albisu | EITb Media
Zaldibian entzun zituen E. Txurrukak emakume batzuk "Pintto-Pintto" abesten. Buruan hartu, Mallabian txistuz jotzen hasi, Kixki Mixki eta Kaxkamelon pailazoek entzun eta diskoan grabatu zuten. Alemaniako haur kanta bat ere bazela jakin da. "Ikusi Mendizaleak" kantaren egilea ere ezagutu dugu.
-
Musika tresnak
16:00 min
Emilio Txurruka mallabiarra Zaldibiako Saturdi-ko erromerian zen duela 50 urte inguru, han "Pintto Pintto" abesten entzun zituen emakume batzuk, gustatu, buruan hartu, txistuarekin Mallabian jotzen hasi eta pailazoak herrira joan ziren batean entzun zuten. Osatu eta 1976 an diskoan grabatu zuten Euskal Herriko haurren ereserki bilakatuz. Jose Inazio Ansorenak, ikertuz, Alemaniako haur kantu bat zela jakin zuen.
Sabin Lopez de Guereñoren etxera ere hurbildu da gaur "Faktoria". Oraintsura arte ez du kontatu nahi izan, baina bera da "Ikusi Mendizaleak" kantu ezagun eta arrakastatsuaren egilea. Oso pozik eta hunkituta kontatu digu nola sortu zuen abestia.