Faktoria
EITB MARATOIA
Isabel Octavio, EITBren estrategia arduraduna: “Euskal gizartea solidarioa da”
EITB MEDIA
Atzo izan zen EITB Maratoiaren inguruko balorazioa egin du Isabel Octaviok EITBren estrategia arduradunak gaur goizean, Faktorian.
-
2022ko EITB Maratoia.
4:07 min
Atzo izan zen EITB Maratoiaren egun handia, eta aurtengo edizioan 569.972 euro bildu ditu esklerosi anizkoitza ikertzeko. Horren inguruko balorazio eta hausnarketa egin du Isabel Octavio EITBren estrategia arduradunak "Faktoria" saioan.
Octavioren arabera, edizio honetan ere ikusi dugu "euskal gizartea solidarioa" dela, eta harro dago horretaz.
Azaldu duenez, Maratoiak dituen hiru helburuak bete dira: gaixotasun bat ikusgarri egitea, giza mobilizazioa (bideoen bidez, adibidez) eta dohaintza.
Estrategia arduradunak gogorarazi du ekarpenak egiteko aukera dagoela larunbatera arte.