Faktoria
Botereen arteko talka Estatuan
López Basaguren: "Alderdi politikoek kolonizatu egin dituzte epaileen kontrol organoak eta hori minbizia da"
EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedradunak uste du "neurri batean bakarrik" dela egokia Auzitegi Konstituzionalak bizi duen blokeoa gainditzeko Pedro Sanchezek mahai gainean jarri duen lege proposamenaren aukera. Sakoneko arazoa ordea, alderdi politikoek azken urte hauetako jokabidea da.
-
Alberto Lopez Basaguren, EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedraduna
10:35 min



Alberto Lopez Basaguren, EHUko zuzenbide konstituzionaleko katedradunak oso ezkor mintzatu da Auzitegi Konstituzionalak Senatuko bozketa galerazi eta gero. "Praktikan, Konstituzionaleko magistratuak hautatzeko prozesuari buruzko epaiketa bilakatu duelako Konstituzionalak berak bere betoa. Harrigarria".
Konstituzionala berritzeko Sanchezek iragarri duen lege proposamenaren bidea ez zaio egokiena iruditu: Zigor kodeari bi zuzenketa aurkeztea baino "bide garbiagoa da baina ez guztiz. Gobernuak eta gobernuak oinarrian dituen alderdi politikoek bere ardura hartu behar dute eta lege proiektu bat aurekztu behar dute, alde aurreko kontrolak, esate batera Estatu kontseiluarena, bermatzeko".
Sakoneko arazoa ordea beste bat da: "ereziki azken hamarkadetan alderdi politikoek kolonizatu egin dituzte epaileen kontrol organoak. Normala da hauteskundeak eta gero sortzen diren gehiengo parlamentarioe eragina izateaorgano horien kolorean. Baina arazoa da zein motatako jendea aukeratzen duten.... Ideologikoki ingurukoak izatea normala da baina orain, bakarri kfidatzen dira bere inguruko hurbilenekoekin . Alderdiko aktibistak kokatu dituzte konstituzionalean, hori minibzia da eta horrek eraman gaitu galbidera".