Itxi

Faktoria

Elbira Zipitria dokumentala

Iban Gonzalez zuzendaria: "Frankismoaren garaian, Frankismoari aurre egin zion Elbiraren irakaskuntzak"

OIhane Yustos | EITB Media

Gaur erakutsiko dute lehen aldiz 'Elbira' pelikula, ikastolen sustatzailea izan zen Elbira Zipitria irakasleari buruzko dokumentala.

  • 'Elbira', Elbira Zipitria irakasleari buruzko dokumentala

    'Elbira', Elbira Zipitria irakasleari buruzko dokumentala

    13:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iban del Campo dokumental zuzendariaren gaurko tartean, Elbira filma. 40 urte bete dira abenduaren 26an euskal kultura eta euskarazko irakaskuntzaren sustatzailea hil zela eta juxtu urtemugarekin batera estreinatuko dute Elbira dokumentala. 'Pozik bezain urduri' etorri da "Faktoria"ra Iban Gonzalez, pelikularen zuzendaria. 'Ikusleen aldetik aurreikuspenak gainditu dira, Kursaal Jauregian aretoa aldatu dira, 1200 sarrera baino gehiago saldu direlako'. Hunkigarria egiten ari zaio zuzendariari ikustea zenbateko interesa dagoen 'ikastolen eta eskola ereduaren sustraia' nondik datorren jakiteko.

Ezaguna da Elbira Zipitriaren ibilbidea baina, memoria historikoaren ikuspegitik ere, pertsonaia garrantzitsua izan dela kontatu du Faktorian Iban Gonzalez zuzendariak. Bere garaietara aurreratutako emakumea, 'pedagogo oso garrantzitsua, momentu konplikatuan. Euskalzalea eeta euskal kultura sustatzeko sekulako lana egin zuen eta berdintasunaren aldetik lan ikaragarria egin zuen, feminista zela esan gabe, garai hartan feminismoa praktikatzen zuen ikasleekin eta edozein lekutan'.

Dokumentalari buruzko xehetasunak, "Faktoria"n.