Faktoria
Ilustrazioa
Gilden irudiak eta partitura grafikoak
Karmele Uribesalgo | EiTb Media
Ilustrazioaren munduan aritzen diren bi lagun elkartu ditugu: Ainize Medrano eta Inge Conde. 'Eat in Basque' izeneko marka du lehenengoak, eta euskal gastronomiaren inguruko ilustrazioak egiten ditu. Condek, aldiz, besteak beste, ilustrazioen bitartez sortzen du musika.
-
Ainize Medrano eta Inge Conde
24:14 min
Ilustrazioak egiteko milaka modu daude, eta horren adibide da Ainize Medrano eta Inge Conde elkartu ditugun arren, nork bere estiloa eta proiektuak dituela.
Ainize Medranok, besteak beste, gildak, marianitoak eta marmitakoa marrazten ditu, eta laminak egiten ditu horrekin. 'Eat in Basque' izeneko marka sortu du. Euskal gastronomia dute ardatz bere lanek, eta zetazko zapi bat ere kaleratu du bere ilustrazioekin.
Inge Condek, berriz, Arte Ederrak ikasi zituen eta Kontserbatorioan ere aritu da. Gaur egun ilustrazioaren eta musikaren munduan dago murgilduta. Hainbat proiektu ditu, eta horietako bat da musika ilustrazioaren bitartez sortzea. Collage moduko batzuk egiten ditu, eta forma eta irudi bakoitzak iradokitzen dion soinuarekin sortzen du musika. Bere lanak 'Inkeborg' izenarekin igotzen ditu sarera.