Itxi

Faktoria

Elkarrizketa pertsonala

Mari Jose Telleria, kultura diputatua: "Bateratu egin behar dira ekoizleentzako zerga onurak ezinbestean"

Nagore Telleria | EITb Media

Bizkaian urtarrila hasieran indarrean sartu diren zerga hobariekin Gipuzkoakoak berdintzeko lanean ari direla azaldu du, bestela produkzioaren ihesa gertatuko delako. Kultura, gaztedi, kirol eta kooperazio diputatua, agintaldiaren 100 egunak bete gabe dituela.

  • Mari Jose Telleria Gipuzkoako kultura, kirol, gaztedi eta kooperazio diputatua Faktoria saioan.

    Mari Jose Telleria Gipuzkoako kultura, kirol, gaztedi eta kooperazio diputatua Faktoria saioan.

    22:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Jose Telleriak azaroa amaieran hartu zuen Foru Aldundian kargua eta eskuetan dituen proiektuez jardun du. Koldo Mitxelena kulturgunean egingo dituzten lanei buruzko xehetasunak eman ditu: irisgarritasuna hobetzea batetik eta, bestetik, bertako bilduma eskurago jartzea eta erabiltzaileentzako eta ikerlarientzako leku zabalagoa.