Faktoria
ESTEPAN GOIOAGA
Estepan Goioaga: 'Labanekin egindako erasoak kontrolatzeko oraindik garaiz gaude'.
IMANOL DE LA VARGA
Estepan Goioaga, Euskadiko Udaltzainen Elkarteko Presidentea kargua hartu berritan izan da Euskadi Irratiko Faktorian. Gau giroan labanaz egindako erasoez, udaltzainek armak eramateaz edota euskara eskakizunez galdetu diogu.
-
ESTEPAN GOIOAGA
21:07 min
Goioagak azaldu du gau-giroan ohikoak izan direla iskanbilak, baina, aitortu du labanekin egindako erasoek gora egin dutela azkenaldian, gehienak hiri ertain eta handietan, eta Ertzaintzarekin elkarlanean ari direla arazoari irtenbidea emateko. Aitortu du ez dela erraza erabakitzea nori egin miaketak; baina, uste du, oraindik badagoela aukera egoera kontrolpean hartzeko. Ez du uste zigorrak gogortzea denik behin betiko konponbidea.
Udaltzainen kasuan, Goioagak ondo ikusten du udaltzainek arma soinean eramatea, ez baitu aparteko arriskurik ikusten. Euskarari dagokionez, hizkuntza-profiletatik harago, erabilerari eman dio garrantzia; eta ontzat jo du udaltzain izateko B2 mailaren hizkuntza eskakizuna.