Faktoria magazina
LGTBIQ+ eskubideak trans legea
Edur Garcia, trans legeaz: "Nik aurten NANa berritzean ez binario jarri nahi nuen agirian, baina ezingo dut"
Nagore Telleria | EITB Media
Ugalketarako eskubidea ere jasotzen du lege berriak, baina profesionalek formazioa falta dutela dio. Kontsultan, itxura maskulinoa ikusita ezin zutela imaginatu bera haurdundu daitekeenik ere.Kattalingunen, LGTBIQ+ kolektiboarentzako arretan egin du lan sexologoak murrizketak egin dituzten arte.
-
Edur Garcia, Kattalinguneko sexologo ohia Euskadi Irratiko Iruñeko estudioan
28:10 min
Bihar, Iruñean, manifestazioa egingo dute Iruñean LGTBIQ+ kolektiboarentzako arreta zerbitzuari bere horretan eustea eskatuz. Orain arte, Iruñean ez ezik, Tafallan, Irurtzunen, Tuteran eta Lizarran ditu arreta gunean zerbitzuak baina murrizketak egin dituztenetik kalitatea asmo murriztu dela esan du Edur Garciak. Zazpi langile ziren urte amaierara arte, orain ordea lau dira.
Genero autodeterminaziorako legeaz eta transfobiaz luze eta zabal jardun du Euskadi Irratian.