Faktoria
Euken Alberdi patinatzailea
Euken Alberdi: "Make it rain" abestia eraman dut Lake Placidera eta beste hiru patinatzailek ere bai"
Nagore Telleria | EITb Media
Neguko Universiada jokatu dute New Yorken eta 27. egin du patinaje artistikoan mundu osoko unibersidadeetako kirolarien txapelketan. Milaka ikaslek hartu dute parte eta pozik bueltatu da. Espainiako brontzezko domina jaso zuen urte amaieran eta orain, 2026ko Olinpiar Jokoetan du burua.
-
Euken Alberdi Donostiako izotz pistan
27:10 min
Espainiako txapeldun egin zuen junior mailan Euken Alberdik, eta iaz, maila nagusiko bere aurrenengo lehiaketan Podiumera egin zuen jauzi.
Gaur egun, Grenoblen bizi da eta patinatzaile talde zabal batean entrenatzen da, Yoann Deslot prestatzailearen esanetara. Hark kantuak proposatu eta koreografia idazten joaten direla kontatu digu. Ed Sheeranen "Make it rain" abestia irratian entzun orduko gorputza dantzan hasten zaiola aitortu du.
Donostian hasi zen patinatzen. Bartzelonan egin ditu azken urteak, baina hango izotz pista irailean itxi egin zutenez, pistarik gabe geratu zen eta Frantziara joatea erabaki zuen.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua ari da ikasten Bartzelonako Unibersidadean eta Donostiara egin duen bisitetako batean izan dugu bisitan "Faktoria" saioan.