Faktoria
M 8 berdintasuna emakumeak
Ahizpatasuna: toki seguru bat, lehiarik gabea, arnasten den konplizitatea eta borrokarako helduleku sendoa
Esther Molinero, Yanela Murua eta Estitxu Trascasa, Ongiz elkarteko hiru boluntario. Esther bikotekidea gizon taldean ari zelako iritsi zen andrazkoen taldera. Yanela emakumeen entzuketan hasi zen eta orain biak dinamizatzaile dira. Estitxu 11 urteko alabarekin joaten da nerabeentzako taldera.
-
Esther Molinero, Yanela Murua eta Estitxu Trascasa Euskadi Irratiko Gasteizko estudioan
25:09 min
Emakunderen saria jasoko du aurten Gasteizko Ongiz Ezberdin elkarteak urte luzean egindako lanagatik. Gaur egun 200 bat lagun ari dira parte hartzen elkarteak antolatutako tailer, ikastaro eta jardueretan.
Esther Molinerok gizontasun toxikoaren bidez ezagutu zuen elkartea. Bikotekidea hasi zen maskulinitate berriak lantzeko saioetan, eta egun batean gonbidatu egin zituzten emakumeak haien jarrerak aldatu egin ote ziren jakiteko. Aurrenengo bileran sentitu omen zuen berarentzat ere baliogarria izango zela bertako lana. Ofizioaz gizarte hezitzailea da, tratu txarrak jasan dituzten emakumeen harrera etxean egiten du lan, eta denbora librean, borondatez jarduten du Ongiz elkartean. Berak etxean ama edo izeba leku segurua zirela sentitzen zuen gisan sentitu omen zuen emakume taldean elkar ulertzea.
Yanela Murua sikoterapeuta da, traumetan espezialdua. Ongiz elkartean emakume talde batean dinamizatzaile jarduten du. Emakumeak, elkarrekiko juzgurik gabe, lehiatu beharrik gabe, elkarrekin aritzeak sekulako indarra ematen duela dio.
Estitxu Trabascara berriz, orain urte batzuk ibili zen emakume talde batean. Utzi egin zuen gero eta orain alabarekin joaten da gazteentzako berdintasun lanketara. Shakiraren kantuan entzun, stop sakatu eta zer pentsa jartzen direla kontatu digu.
Hirurekin egin dugu nerabezarora denboran saltoa, markatu gaituen matxismoaren erraiografia egiten duen aplikazioari esker.