Itxi

Faktoria

JUICE MISIOA

Getxotik espaziora, Jupiterren bizitzarik ote den argitu nahian

IMANOL DE LA VARGA

Europako Espazio agentziak zuzendu duen Juice misioa da Jupiterrera sekula egin den misiorik handiena.Zehatz esanda, helburua da Jupiterren satelite edo ilargietan likidorik ba ote den, eta ondorioz, bizitzarik izan ote litekeen aztertzea. Getxoko Sener enpresan ekoitzi dira zenbait gailu.

  • Iñaki Pinto eta Virginia Garcia

    Iñaki Pinto eta Virginia Garcia

    23:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arianne 5 ontzia baliatu dute Guyana frantsesetik Juice satelitea jaurtitzeko. Getxoko Sener lantegian ekoitzi diren gailuen artean dago satelitaren10 metroko masta tolesgarri handia; baita satelitearen antenaren osagaietako batzuk ere. Iñaki Pinto Sener enpresako ingeniari buruak azaldu digu lan oso zehatz eta teknikoak izan dela, eta misio honek erronka handia suposatu diela.

Virgina Garcia Aranzadiko astronomia saileko kideak azaldu digu misio honek zer nolako erronkak dituen. Besteak beste, distantziak eta tenperaturak baldintzatuko dute misioa. 588 miloi kilometrotara dago JUPITER eta  zortzi urte beharko dira JUICE zuntza bertaraino iritsi eta informazioa bidaltzen hasterako.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz