Itxi

Faktoria

Felix Lasagabaster biktima

Felix Lasagabaster, fraileen sexu erasoen biktima: "Elizbarrutitik deitu zidaten psikologoa eskainiz"

Nagore Telleria | EITb Media

Hirurogei urte pasa ondoren, salaketa jartzea erabaki du Gasteizko San Jose kolegioan sufritutako erasoengatik. Bere erasotzailea hil zen, auzibideak gutxirako balioko duela dio, baina berak egia jakitea nahi duelako egin du salatzeko urratsa. Gelakide gehienak ixilik daudela dio.

  • Felix Lasagabaster, Gasteizko San Jose kolegioan sexu erasoen biktima

    Felix Lasagabaster, Gasteizko San Jose kolegioan sexu erasoen biktima

    25:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Batxilergoan jaso zuen suspentso bakarra fraile hark jarri ziola kontatu du. Behin galtzen barrutik eskua sartzen hasi zitzaionean, Felix Lasagabasterrek aurre egin zion gizonari eta etxera joan zen. Fraileak azterketarik egin beharrik ez zuela esan zion, eta suspentsoa jarri. Etxera iristean amari kontatu zionean, amak aitari ez kontatzeko eskatu zion. Harategia zuten Lasagabaster familiakoek eta San Jose kolegioko ikasle eta irakaslek okela beren harategian erosten zutenez, ezin zuten negozioa arriskuan jarri.

Indarkeria eguneroko ogi zela dio Felixek. Sexu erasoak bakarrik ez, zigor fisikoak ere oso ohikoak zirela.