Itxi

Faktoria

Fermin Leizaolaren ondarea

Maite Errarte eta Suberri Matelo, Leizaolaren altxorraren zaindariak

MIkel Rotaetxe | EiTb Media

Fermin Leizaola etnografoak sei hamarkadaz bildutako 4.500 landa-lanabesak ari dira katalogatzen Aranzadiren Etnogarafia Laborategian, Maite Errarte eta Suberri Matelo historialari gazteen ardurapean: "Leizaolaren lanari biribiltze duin bat ematen ari gatzaio".

  • Maite Errarte eta Suberri Matelo

    Maite Errarte eta Suberri Matelo

    21:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lurra ereiteko lanabes zaharrak, gaztagintzarako tresnak, egurgintzarako zerrak, sukaldeko gailuak, kerosenozko estufa txikiak, eskuzko garbigailuak, era bateko eta besteko otarrak... 4.500 badira, gutxienez, Fermin Leizaola etnografo donostiarrak Euskal Herriko eta Pirinio inguruko baserrietan bildu dituen objektuak. 80 urte betetzear dela, Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroaren esku utiziko du landa-ondare hori.

"Guztia Gordailura bidali aurretik, Aranzadiren Etnografia Laborategian ari gara objektu denak garbitzen, atontzen eta sailkatzen", azaldu digute Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n Maite Errarte eta Suberri Matelo historialari gazteek. 2019az geroztik ari dira zeregin horretan eta erdibidean daudela azaldu digute: "Leizaolak Urdiainen duen baserri batetik Donostiara ekarri ditugu pieza denak eta banaka-banaka ari gara lantzen eta sailkatzen". Tentu handiz ari dira lanean, eurez gain, etnografia ikasle gazteak: "Leizaolaren balditza gazteen artean ezagutza sustatzea zen eta horretan ari gara".

Leizaolaren bildumako objekturik bitxienak aztertu ditugu zuzenean, Euskal Herriaren landa-historiaren tresna apartak guztiak: "Leizaolak gizartearen esku utziduen ondarea ikaragarria da eta guri dagokigu, haren laguntzaz, lan horri erremate duina ematea".