Faktoria
ERDITZEA
Erditze gogor baten kontakizuna, horrelakoak ere gertatzen direlako
Itxaso Bruñak bere lehenengo semearen erditzea kontatu digu hunkituta, une gogorrak bizi izan zituelako. Oso eskertuta agertu da ospitaleko profesionalek emandako maitasunagatik eta azkenean dena ondo atera zelako.
-
Itxaso Bruña
16:24 min
Errazagoa izaten da dena zoragarria izan dela esatea, dena ondo joan dela kontatzea, baina ezin da ezkutatu, ezustekoak ere gertatzen direla eta batzutan erditzea ez dela uste eta nahi zenuen bezala gertatzen. Martxoan kontatu zigun Itxaso Bruñak nolako erditzea zeukan pentsatuta eta gaur kontatu digu nolakoa izan den.