Faktoria
Baginaren Bakarrizketak
Hitz egin dezatela baginek!!!!
Ane albisu | EITb Media
"Baginaren bakarrizketak" antzezlan ezaguna Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko dute ostegunetik igandera. Baginadun pertsonek esateko dutena, baginek isildu dutena, baginek bizi izan dutena umorez eta seriotasunez taularatuko dute Txalo Konpainiaren eskutik.
-
Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain eta Ainhoa Etxebarria aktoreak, "Baginaren bakarrizketak"
20:13 min
"Baginaren bakarrizketak", Eve Ensler estatubatuarrak duela 27 urte estrenatu zuen antzezlanak ez du gaurkotasunik galtzen. Gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da eta berriz ere aukera dugu Txalo konpainiaren eskutik. Aurre estrenaldia Urnietan eginda, Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira abuztuaren 17tik 20ra, ostegunetik igandera.
Txalo Konpainiak 2011. urtean ekarri zuen Euskal Herrira "Baginaren bakarrizketak" antzezlana eta Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreekin emanaldi sorta ederra eskaini ziguten, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.
Orain, aktoreak aldatuta dator berriz ere antzezlan ospetsua. Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain dira oraingoan aktore.